Mutriku-Sasiola errepidearen gaineko parte hartze prozesua zabaltzeko, eta horretarako, herri partaidetzari buruzko uztailaren 8ko 1/2010 foru arauak tokiko erakundeei ematen dien ahalmenak erabiltzeko eskatu dio Udalari Mutrikuko EAJk mozioan. Egueneko udalbatzarrean eztabaidatuko den mozioan – osoko bilkura 19:00etan izango da– Mutriku-Sasiola proiektua bultzatzen eta egiten jarraitzeko eskatuko dio EAJk Foru Aldundiari, «azken hogei urteetan egindako bidea desegin gabe». Joseba Antxustegi EAJren bozeramaileak adierazi duenez, «errepide hori ezinbestekoa da Mutrikuren irisgarritasuna eta garapena bermatzeko». Horren harira, Mutrikuko Bilduri dei egiten dio proiektuaren alde egin dezan eta Aldundiko alderdikideei egitasmoagaz jarraitu eta Mutrikuren alde egiteko eska diezaion. Beste alde batetik, Foru Aldundiko Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako diputatu Larraitz Ugarteren adierazpenak gogor kritikatu ditu Antxustegik. «Mutriku-Sasiola errepidea ekologia sarraskia zela esan zuen». Jeltzaleen iritziz, adierazpen horiekin Gipuzkoako Foru Aldundiko agintari berriek «Mutrikuko herriak 1991. urtetik irisgarritasuna bermatzeko dituen helburuak apurtu dituzte». Hori egitea oso larritzat jo du. Bestalde, azaroaren 25ean, Aldundiaren aurrean, «Mutrikuren interesen defentsa sutsua egiteko» eskaria egin zion EAJk Joseba Palenzuela alkateari, jeltzaleek betidanik egin duten bezala. Horri lotuta, EAJk adierazi du, datorren urteko Gipuzkoako aurrekontuari zuzenketa aurkeztuko diola, 2012an Mutriku-Sasiola egiteko. «100.000 euroko diru lerroa eskatuko dugu proiektua garatzeko. Diru lerroa 2013an 15milioi eurokoa eta 2014an 35milioi eurokoa izatea eskatuko [...]
Ibaiondoko aparkalekuan lekua lortzeko zerrendak zabaldu ditu Udalak, horiek eskuratzeko dagoen interesa ezagutzea helburu. Aparkalekua eskuratu nahi dutenek otsailaren 3a baino lehen emon beharko dute izena Alamedako udal bulegoetan. Gaia aztertu oste...
Karitasek antolatuta, arropa eta zapatak batuko dira gaur eta bihar Elizetxeko Geletan. Arropa eta zapata poltsak 17:00etatik 19:00etara eroan behar dira, eta ondo zarratutako poltsetan entregatzea eskatu dute.
Markina-Xemeingo Udalak 2007. urtea Urte Karmeldarra izendatzean ikerketa-beka baten deialdia kaleratu zuen Eusko Ikaskuntzagaz batera. Bekaren helburua Markina-Xemeingo kultur eta gizarte bizitzan karmeldarrek izan duten eragina aztertzea zen. Beka hori Xabier Larrañagak lortu zuen (Markina-Xemein, 1983) eta behar horren emaitza kaleratu barri dute: Karmeldarren eragin kultural eta soziala Markina-Xemeinen 1960-1980 hamarkadetan herriko kultur bizitzari emandako bultzada eta babesa. Zein izan da zure lana? Lanaren helburua frankismo garaiaren bigarren erdian eta transizio urteetan Karmengo komentuaren inguruan sortutako mugimendu kultural, erlijioso eta euskaltzalea aztertzea da. 1960tik 1980. hamarkada ingurura arte egitea erabaki nuen, pentsatzen nuelako, nire adin inguruko jendeak garai horretan bizi izandako giroa ez zuela ezagutzen, eta bai munduan, bai Euskal Herrian eta bai eta Markina-Xemeinen, aldaketa asko izan zituen garai hori ikertzea interesgarria izango zela uste nuelako. Interesgarria izan da? Nik garaia ez nuen ezagutzen, eta gauza bitxi asko aurkitu ditut. Azpimarratu behar da 60. hamarkadatik aurrerako gazteak ez direla 36ko gerra bizi izandakoak, eta beraz, beste bizitzasun bat zuten, gauzak aldatzen hasteko gogoa zeukaten. Bitxikerien artean esate baterako, Bertsolari Eguna Pilarika egunean egitearena dago. Guardia Zibilen jaia zen eta ospakizunean egoten ziren koartelean eta beraz, traba gutxiago jartzen zituzten. Horregaitik aukeratu zen Pilarika, jaialdia egiteko oztopo gutxiago izateko. Esan [...]
Hilero legez, Potxuak Martxan emakume taldeak antolatuta, pelikula egongo da bihar, kultur etxean. Todo lo que tu quieras pelikula aukeratu dute hile honetako egueneko hitzordurako. Velasco familiaren istorioa kontatzen du pelikulak. Leo, Alicia eta eu...
Munitibarko Euskara Zerbitzuak bultzatuta, Felix Baltistan Fundazioaren hitzaldi gidatua egingo da udaletxeko hirugarren solairuan abenduaren 29an, 19:30ean. «Egunotan berton ikus daiteke Pakistani buruzko erakusketa, baina oraingoan, bisita gidatu ba...
Zunbeltz Bedialauneta, Urtza Alkorta, Asier Badiola eta Igor Martin preso politikoei beste bi urteko behin-behineko espetxealdia ezarri die Fiskaltzak, legea muturreraino eroanaz. Atzo goizean emon zieten jakitera erabakia presoei eta euren abokatuari ...
Garaian aldizkariaren 47. zenbakia kalean dago. Oraingoan, 36ko gerra hartu du gai nagusitzat Garaian Kultur Elkarteak, baina, gerrako kontuekin batera, aurtengo Korrika, Xemein Abesbatzaren 35. urteurrena eta Jonathan Etxebarrieta pilotari markinarrari egindako elkarrizketa be aurkitu daitezke aldizkariaren 49 orrialdeen artean. Horretaz gainera, Markinarren Txokoa atala estreinatu dute. Gerra hasi zela, eta 36ko gerra lantzea garrantzitsua iruditu zaie Garaian Kultur Elkartekoei. «Gerrako frontea oso hurbil egon zen gure herritik eta garaiko markinarrek eta xemeindarrek oso modu intentsuan bizi izan zuten». Hori dela eta, aldizkariaren bidez gai hau azalaratzea eta «behar duen duintasunagaz» jorratzea nahi izan dute. Horrela, Etxebarriko Elordi baserrian jaio eta gaur egun Iruzubietako Barrenan bizi den Bittori Muniozgureni elkarrizketa zabala egin diote, Iñaki Goiogana historialari, Mikel Errazkin antropologo eta Patxi Juaristi soziologoaren arteko gerra zibila eta memoria historikoaren gaineko solasaldia jaso dute, eta Markina eta Xemeingo emakumeen bizimodua, Karmeldarrena eta garaiko gerra kontuak batu dituzte aldizkarian. Hori guztia garaiko argazkiekin osotua dago. Euren bidez, gerraren ondorioak eta momentu hartako bizimodua islatu dute. Ekitaldiak Aldizkaria ateratzeagaz gainera, bere gai nagusiagaz lotura duten ekimenak antolatu ditu aurten elkarteak. Hain zuzen, hamaika ekitaldi antolatu dituzte, eta azkena, abenduaren 30ean eta urtarrilaren 3an, 7an eta 8an burutuko da. Markina-Xemeingo kartzela izan zena bisitatzeko [...]