Munitibarko Udalak Pakistanen gaineko erakusketa eta hitzaldi gidatua antolatu ditu
Munitibarko Euskara Zerbitzuak bultzatuta, Felix Baltistan Fundazioaren hitzaldi gidatua egingo da udaletxeko hirugarren solairuan abenduaren 29an, 19:30ean. «Egunotan berton ikus daiteke Pakistani buruzko erakusketa, baina oraingoan, bisita gidatu ba...
Munitibarko Euskara Zerbitzuak bultzatuta, Felix Baltistan Fundazioaren hitzaldi gidatua egingo da udaletxeko hirugarren solairuan abenduaren 29an, 19:30ean.
«Egunotan berton ikus daiteke Pakistani buruzko erakusketa, baina oraingoan, bisita gidatu bat proposatzen diegu entzule eta parte hartzaile guztiei», azaldu du Udal Euskara Zerbitzuak.
Bisita gidatuan Felix Baltistan Fundazioak Karakorumeko Hushe bailaran egiten duen beharra egongo da entzungai, bertako bizimoldea, nekazaritza ohiturak, hezkuntza sistema eta emakumeen egoera azaltzea helburu. Bide batez, bertako zaporeak ezagutu ahalko dira, te dastaketagaz.
Zortzimilakoak harri eta elur baino gehiago dira lelopean, fundazioak bailarako garapen iraunkorreko proiektuak daroaz aurrera, giza garapena bultzatuz eta beren erabakiak errespetatuz.
Egitasmoa euskal mendizaleen eta bertako biztanleen adiskidetasunetik abiatu zen orain dela hamar urte.