Otsailaren 3a orduko emon behar da izena Ibaiondoko aparkalekuen zerrendetan
Ibaiondoko aparkalekuan lekua lortzeko zerrendak zabaldu ditu Udalak, horiek eskuratzeko dagoen interesa ezagutzea helburu. Aparkalekua eskuratu nahi dutenek otsailaren 3a baino lehen emon beharko dute izena Alamedako udal bulegoetan. Gaia aztertu oste...
Ibaiondoko aparkalekuan lekua lortzeko zerrendak zabaldu ditu Udalak, horiek eskuratzeko dagoen interesa ezagutzea helburu. Aparkalekua eskuratu nahi dutenek otsailaren 3a baino lehen emon beharko dute izena Alamedako udal bulegoetan.
Gaia aztertu ostean, Astilleruko aparkalekuaren erabilera eredua egokia dela iritzi du Udalak, eta eredu bera ezartzea erabaki du horrenbestez: 30 urterako lagapena edukiko dute, 12.000 euroko kostuagaz.
«Zerrenda zabalduko dugu lehenengo, horretan baldintzetan zein interes dagoen ikusteko, eta horren arabera, beste aukera batzuk aztertuko genituzke», azaldu du Argia Ituarte alkateak.
Azkan ikutuen faltan
Urte amaiera bueltarako lanak amaituta egotea aurreikusten du Udalak. «Azkan ikutuak egitea baino ez da geratzen», esan dute.
Ezaugarriei dagokienez, 137 autorentzako lekua egongo da, eta horietatik lau ezinduentzako izango dira.
Alkateak adierazi duenez, «oso garesti atera dira aparkalekuak». 3.279.597 euroko kostua eduki dute obrek: 1.605.000 euro Espainiako Gobernuaren diru laguntzetatik eskuratu dira, 139.315 euro Bizkaiko Foru Aldunditik, eta gainerako 1.535.281 euro Ondarroako Udalak ipini ditu.
Ezarritako lagapen baldintzekin inbertitu duen dirua berreskuratuko du Udalak 30 urtean.