Lekeitioko Emakume taldeak pelikula botako du bihar kultur etxean
Hilero legez, Potxuak Martxan emakume taldeak antolatuta, pelikula egongo da bihar, kultur etxean. Todo lo que tu quieras pelikula aukeratu dute hile honetako egueneko hitzordurako. Velasco familiaren istorioa kontatzen du pelikulak. Leo, Alicia eta eu...
Hilero legez, Potxuak Martxan emakume taldeak antolatuta, pelikula egongo da bihar, kultur etxean. Todo lo que tu quieras pelikula aukeratu dute hile honetako egueneko hitzordurako.
Velasco familiaren istorioa kontatzen du pelikulak. Leo, Alicia eta euren lau urteko alaba Dafne Madrilen bizi dira. Bizimodu lasaia daramate eta Alicia da normalean, umeaz arduratzen den gurasoa. Gabonetako oporretan, Alicia hil egiten da bere senarra eta alaba bakarrik utzita. Dafnek, amaren falta handia edukiko du, hori dela eta, Leok, bere burua be ahaztu egingo du bere alabaren nahiak betetzeko.
Pelikula 19:00etan hasiko da.