«Karmeldarren komentuaren inguruko mugimendua aztertzen du lanak»
Markina-Xemeingo Udalak 2007. urtea Urte Karmeldarra izendatzean ikerketa-beka baten deialdia kaleratu zuen Eusko Ikaskuntzagaz batera. Bekaren helburua Markina-Xemeingo kultur eta gizarte bizitzan karmeldarrek izan duten eragina aztertzea zen. Beka hori Xabier Larrañagak lortu zuen (Markina-Xemein, 1983) eta behar horren emaitza kaleratu barri dute: Karmeldarren eragin kultural eta soziala Markina-Xemeinen 1960-1980 hamarkadetan herriko kultur bizitzari emandako bultzada eta babesa. Zein izan da zure lana? Lanaren helburua frankismo garaiaren bigarren erdian eta transizio urteetan Karmengo komentuaren inguruan sortutako mugimendu kultural, erlijioso eta euskaltzalea aztertzea da. 1960tik 1980. hamarkada ingurura arte egitea erabaki nuen, pentsatzen nuelako, nire adin inguruko jendeak garai horretan bizi izandako giroa ez zuela ezagutzen, eta bai munduan, bai Euskal Herrian eta bai eta Markina-Xemeinen, aldaketa asko izan zituen garai hori ikertzea interesgarria izango zela uste nuelako. Interesgarria izan da? Nik garaia ez nuen ezagutzen, eta gauza bitxi asko aurkitu ditut. Azpimarratu behar da 60. hamarkadatik aurrerako gazteak ez direla 36ko gerra bizi izandakoak, eta beraz, beste bizitzasun bat zuten, gauzak aldatzen hasteko gogoa zeukaten. Bitxikerien artean esate baterako, Bertsolari Eguna Pilarika egunean egitearena dago. Guardia Zibilen jaia zen eta ospakizunean egoten ziren koartelean eta beraz, traba gutxiago jartzen zituzten. Horregaitik aukeratu zen Pilarika, jaialdia egiteko oztopo gutxiago izateko. Esan [...]
Markina-Xemeingo Udalak 2007. urtea Urte Karmeldarra izendatzean ikerketa-beka baten deialdia kaleratu zuen Eusko Ikaskuntzagaz batera. Bekaren helburua Markina-Xemeingo kultur eta gizarte bizitzan karmeldarrek izan duten eragina aztertzea zen. Beka hori Xabier Larrañagak lortu zuen (Markina-Xemein, 1983) eta behar horren emaitza kaleratu barri dute: Karmeldarren eragin kultural eta soziala Markina-Xemeinen 1960-1980 hamarkadetan herriko kultur bizitzari emandako bultzada eta babesa.
Zein izan da zure lana?
Lanaren helburua frankismo garaiaren bigarren erdian eta transizio urteetan Karmengo komentuaren inguruan sortutako mugimendu kultural, erlijioso eta euskaltzalea aztertzea da. 1960tik 1980. hamarkada ingurura arte egitea erabaki nuen, pentsatzen nuelako, nire adin inguruko jendeak garai horretan bizi izandako giroa ez zuela ezagutzen, eta bai munduan, bai Euskal Herrian eta bai eta Markina-Xemeinen, aldaketa asko izan zituen garai hori ikertzea interesgarria izango zela uste nuelako.
Interesgarria izan da?
Nik garaia ez nuen ezagutzen, eta gauza bitxi asko aurkitu ditut. Azpimarratu behar da 60. hamarkadatik aurrerako gazteak ez direla 36ko gerra bizi izandakoak, eta beraz, beste bizitzasun bat zuten, gauzak aldatzen hasteko gogoa zeukaten. Bitxikerien artean esate baterako, Bertsolari Eguna Pilarika egunean egitearena dago. Guardia Zibilen jaia zen eta ospakizunean egoten ziren koartelean eta beraz, traba gutxiago jartzen zituzten. Horregaitik aukeratu zen Pilarika, jaialdia egiteko oztopo gutxiago izateko. Esan behar da, bai Bertsolari Eguna eta bai ikastola, biak Aita Migel Mariaren ekimenak izan zirela.
Non oinarritu zara zure beharra egiteko?
Bibliografia apur bat badago Julen Urkizak idatzitako Karmeldarrak Markinan liburuan. Garaia, bestalde, Markina-Xemeingo bizimodua jasotzen duten liburuetan aurkitu dut, Migel Angel Bilbaok idatzitako Artibai Mendigoizale Taldearen liburuan, edo orain dela urte batzuk atera zen Eskola Laboralaren historia jasotzen zuen liburuan esate baterako. Maria Dolores Barinagarrementeriak be idatzita dauka baserriei buruzko liburu bat, eta beraz, informazioa badago. Informazio orokorretik hasita, nire helburua elkarrizketen bidez Karmeldarreneraginari buruzko informazioa lortzea izan da.
Zenbat elkarrizketa egin dituzu?
Felipe Amutxastegi, Zerutxuko sortzaile eta bultzatzaileari, egin nion lehenengoa, gero, ikastolan ibili ziren andereñoei, ¬Nekane Aginaga, Garbiñe Arrate, Tere Maiztegi¬, gurasoetako batzuekin egon naiz, bai eta Lauren Aretxabaleta, Aita Luis Baraiazarraeta Sugar taldekoekin be.
Zelakoa izan da Karmeldarren eragina?
Karmeldarren eragina zabalagoa izan zen baina, lana hiru esparrutan banatu dut. Batean ikastolaren inguruko gertaerak kontatzen dira, gero bertsolaritza biltzarrari buruzkoak, eta azkenik, Sugar izeneko gazte taldearen sorrerakoak. Tartean, egin ditudan elkarrizketetako aipuak be sartzen ditut, eta aitatu beharrekoa da, ataria, Luis Baraiazarra idazle karmeldarrak egin duela.
Zenbat denbora eroan dizu egiteak?
Gauza bat eta bestea dela luzatu egin da asko. Pare bat urteko lana izan da.