Mutriku-Sasiolako proiektua defendatzea eskatu dio EAJk Bilduri
Mutriku-Sasiola errepidearen gaineko parte hartze prozesua zabaltzeko, eta horretarako, herri partaidetzari buruzko uztailaren 8ko 1/2010 foru arauak tokiko erakundeei ematen dien ahalmenak erabiltzeko eskatu dio Udalari Mutrikuko EAJk mozioan. Egueneko udalbatzarrean eztabaidatuko den mozioan – osoko bilkura 19:00etan izango da– Mutriku-Sasiola proiektua bultzatzen eta egiten jarraitzeko eskatuko dio EAJk Foru Aldundiari, «azken hogei urteetan egindako bidea desegin gabe». Joseba Antxustegi EAJren bozeramaileak adierazi duenez, «errepide hori ezinbestekoa da Mutrikuren irisgarritasuna eta garapena bermatzeko». Horren harira, Mutrikuko Bilduri dei egiten dio proiektuaren alde egin dezan eta Aldundiko alderdikideei egitasmoagaz jarraitu eta Mutrikuren alde egiteko eska diezaion. Beste alde batetik, Foru Aldundiko Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako diputatu Larraitz Ugarteren adierazpenak gogor kritikatu ditu Antxustegik. «Mutriku-Sasiola errepidea ekologia sarraskia zela esan zuen». Jeltzaleen iritziz, adierazpen horiekin Gipuzkoako Foru Aldundiko agintari berriek «Mutrikuko herriak 1991. urtetik irisgarritasuna bermatzeko dituen helburuak apurtu dituzte». Hori egitea oso larritzat jo du. Bestalde, azaroaren 25ean, Aldundiaren aurrean, «Mutrikuren interesen defentsa sutsua egiteko» eskaria egin zion EAJk Joseba Palenzuela alkateari, jeltzaleek betidanik egin duten bezala. Horri lotuta, EAJk adierazi du, datorren urteko Gipuzkoako aurrekontuari zuzenketa aurkeztuko diola, 2012an Mutriku-Sasiola egiteko. «100.000 euroko diru lerroa eskatuko dugu proiektua garatzeko. Diru lerroa 2013an 15milioi eurokoa eta 2014an 35milioi eurokoa izatea eskatuko [...]
Mutriku-Sasiola errepidearen gaineko parte hartze prozesua zabaltzeko, eta horretarako, herri partaidetzari buruzko uztailaren 8ko 1/2010 foru arauak tokiko erakundeei ematen dien ahalmenak erabiltzeko eskatu dio Udalari Mutrikuko EAJk mozioan.
Egueneko udalbatzarrean eztabaidatuko den mozioan – osoko bilkura 19:00etan izango da– Mutriku-Sasiola proiektua bultzatzen eta egiten jarraitzeko eskatuko dio EAJk Foru Aldundiari, «azken hogei urteetan egindako bidea desegin gabe».
Joseba Antxustegi EAJren bozeramaileak adierazi duenez, «errepide hori ezinbestekoa da Mutrikuren irisgarritasuna eta garapena bermatzeko». Horren harira, Mutrikuko Bilduri dei egiten dio proiektuaren alde egin dezan eta Aldundiko alderdikideei egitasmoagaz jarraitu eta Mutrikuren alde egiteko eska diezaion.
Beste alde batetik, Foru Aldundiko Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako diputatu Larraitz Ugarteren adierazpenak gogor kritikatu ditu Antxustegik. «Mutriku-Sasiola errepidea ekologia sarraskia zela esan zuen». Jeltzaleen iritziz, adierazpen horiekin Gipuzkoako Foru Aldundiko agintari berriek «Mutrikuko herriak 1991. urtetik irisgarritasuna bermatzeko dituen helburuak apurtu dituzte». Hori egitea oso larritzat jo du.
Bestalde, azaroaren 25ean, Aldundiaren aurrean, «Mutrikuren interesen defentsa sutsua egiteko» eskaria egin zion EAJk Joseba Palenzuela alkateari, jeltzaleek betidanik egin duten bezala.
Horri lotuta, EAJk adierazi du, datorren urteko Gipuzkoako aurrekontuari zuzenketa aurkeztuko diola, 2012an Mutriku-Sasiola egiteko. «100.000 euroko diru lerroa eskatuko dugu proiektua garatzeko. Diru lerroa 2013an 15milioi eurokoa eta 2014an 35milioi eurokoa izatea eskatuko dugu».
Igogailua egiteko eskaera
EAJk beste zuzenketa bat ere aurkeztuko du: 15.000 euroko diru lerroa eskatuko du Jose Maria Alzibar eta Musika Eskolaren arteko igogailua egiteko. Antxustegik gogoratu du, proiektua ezinbestekoa dela mutrikuarron irisgarritasunerako, eta, hortaz, lehentasuna eman behar zaiola, EAJk hauteskunde kanpainan aurkeztu bezala.