Alejandro Arrieta markinarrarena izan da, beste urte batez, mahairik onena
Euriak be ez zion hutsik egin Lekeitioko Santo Tomas azokari. Aterkia eskuan ibili ziren atzo bisitariak, baina, goiz osoan euria egin zuen arren, nahikoa jende hurreratu zen Independentzia plazako postuetara. Lehenengo orduak lasaiak izan ziren, eta batez be eguerdi partean batu zen jende gehiena. Goiztiarrenak, umeak. Azoka zabaltzeagaz batera animaliak eta postuak ikusten ibili ziren Lekeitioko eskoletako gaztetxoak. Danetara, salmenta zuzeneko 58 postu egon dira aurten plazan, euretako bederatzi fruta eta ortuari ekoizleenak. Atal horretako aurtengo mahairik onenaren saria, beste urte batez, Alejandro Arrieta Xemeingain markinarrarentzat izan da. Juan Mari Totorika Lea-Artibai Amankomunazgoko lehendakariak eta Lekeitioko alkate Maitane Larraurik osatu zuten epaimahaia eta, Amorotoko Pantxikale baserrikoen postua be gustatu zitzaien arren, azkenean Arrietarentzat izan zen 150 euroko saria. Jan edana aukeran Nekazaritza eta artisautza postuez gainera, Lea-Artibaiko etxabereek be izan zuten lekua azokan. Zaldi, behi, idi, hegazti, txarri eta untxiak egon ziren ikusgai, batez be umeen gozamenerako. Horretaz gainera, urtero legez, produktuak ikusi eta erosi eta zer edo zer hartzeko bilgune izaten da azoka. Horrela, Aittitta Txikikoen taberna, AEKren txosna eta herriko eskoletako postuek be arrakasta handia eduki zuten atzokoan. Plaza erdian egon zen, urtero legez, Isuntza Arraun Elkartearen txahala. Zozketako txartel ugari saldu zituzten, baina zorteduna 9.804 zenbakia duena [...]
Euriak be ez zion hutsik egin Lekeitioko Santo Tomas azokari. Aterkia eskuan ibili ziren atzo bisitariak, baina, goiz osoan euria egin zuen arren, nahikoa jende hurreratu zen Independentzia plazako postuetara. Lehenengo orduak lasaiak izan ziren, eta batez be eguerdi partean batu zen jende gehiena. Goiztiarrenak, umeak. Azoka zabaltzeagaz batera animaliak eta postuak ikusten ibili ziren Lekeitioko eskoletako gaztetxoak.
Danetara, salmenta zuzeneko 58 postu egon dira aurten plazan, euretako bederatzi fruta eta ortuari ekoizleenak. Atal horretako aurtengo mahairik onenaren saria, beste urte batez, Alejandro Arrieta Xemeingain markinarrarentzat izan da. Juan Mari Totorika Lea-Artibai Amankomunazgoko lehendakariak eta Lekeitioko alkate Maitane Larraurik osatu zuten epaimahaia eta, Amorotoko Pantxikale baserrikoen postua be gustatu zitzaien arren, azkenean Arrietarentzat izan zen 150 euroko saria.
Jan edana aukeran
Nekazaritza eta artisautza postuez gainera, Lea-Artibaiko etxabereek be izan zuten lekua azokan. Zaldi, behi, idi, hegazti, txarri eta untxiak egon ziren ikusgai, batez be umeen gozamenerako.
Horretaz gainera, urtero legez, produktuak ikusi eta erosi eta zer edo zer hartzeko bilgune izaten da azoka. Horrela, Aittitta Txikikoen taberna, AEKren txosna eta herriko eskoletako postuek be arrakasta handia eduki zuten atzokoan.
Plaza erdian egon zen, urtero legez, Isuntza Arraun Elkartearen txahala. Zozketako txartel ugari saldu zituzten, baina zorteduna 9.804 zenbakia duena izan da. Ordezkoa, barriz, 6.694 zenbakia izan da.