Boleibol txapelketa jokatuko da Gabonetan
Gabonetako 3×3 Boleibol Txapelketa jokatuko da abenduaren 29 eta 30ean kiroldegian. 8 urtetik gorakoekk parte hartu dezakete. Dagoeneko martxan dago, aurtengo Boleibol Txapelketaren izen emotea. Urtero legez, herriko edozeinek parte hartu dezake h...
Gabonetako 3×3 Boleibol Txapelketa jokatuko da abenduaren 29 eta 30ean kiroldegian. 8 urtetik gorakoekk parte hartu dezakete.
Dagoeneko martxan dago, aurtengo Boleibol Txapelketaren izen emotea. Urtero legez, herriko edozeinek parte hartu dezake hiru jokalariko taldea osotuta.
Maila bitan jokatuko da aurten lehia: 14 urtetik gorako nagusiak eta 8tik 13 urte birateko txikiak. Nagusiek abenduaren 29an eta 30ean jokatuko dute 16:30etik aurrera. Bestalde, txikien partiduak abenduaren 30ean izango dira 10:00etan hasita.
Parte hartu nahi duenak, kiroldegian eman behar du izena abenduaren 28rako eta izen emate orrian taldearen eta partaideen izenak jarri behar dira. Nagusiek 3 euro ordaindu behar dituzte jokalariko.