Elkarteen beharra, Gabonen pizgarri
Gabonetan herri gehienetan hainbat ekitaldi antolatzen dira, baina herri askotan Udala izaten da agendako eragile nagusia; Aulestiri bizia, nagusiki, elkarteek emoten diote, eta hala aitortzen du bertako Udalak be
Egindako beharragatik esker ona jasotzea gauza handia izaten da. Eta horren jakitun, Aulestiko Udalak horixe egin nahi izan die, publikoki, herriko elkarte guztiei: «Dauzkagun moduko elkarteak edukitzeagatik eskerrak emon behar ditugu. Izan be, Gabonak erabat alaitzen dizkigute» . Gabonetako egitaraua elkarteek antolatutako ekimenen inguruan osatzen da Aulestin. Hor egoten dira San Blas Elkartea, Urregarai ikastetxea, Urzabal Guraso Elkartea, gazte asanblada, musika eskola eta Trolebu eta Kultur Elkartea. «Haien beharrari esker eta argiak ez jartzean, krisi garai hauetan, gastua suposatzen duen ezer ez du egiten Udalak», adierazi dute. «Elkarteen beharrari esker, Aulestik herri bizia izaten jarraitzen du».