Lehengo eta oraingo Ondarroa, 108 orritan
Hondarroa 2011 urtekaria kalean dago. Kofradia Zaharrean egin zuen aurkezpena OHZk herenegun arratsaldean, aldizkarian parte hartu dutenen aurrean. OHZko Mari Kruz Lekunberri eta Naiara Arrizabalagak emon zieten ikus-entzuleei edukiaren barri. Aurten, ...
Hondarroa 2011 urtekaria kalean dago. Kofradia Zaharrean egin zuen aurkezpena OHZk herenegun arratsaldean, aldizkarian parte hartu dutenen aurrean.
OHZko Mari Kruz Lekunberri eta Naiara Arrizabalagak emon zieten ikus-entzuleei edukiaren barri. Aurten, historiari lotutako gaiez gain, herrian orain momentuan beharrean dauden talde eta elkarteei eskaini die urtekariak tartea. Tarte zabala. Hori igarria da lehen begiradan. Arina, freskoa da edukia. Argazki zaharrei laguntzen barriak datoz, 2011 urtean ateratakoak asko.
Parte hartze zabala
Horren adierazgarri, aurkezpean entzundako berbak: «Aurten zuetariko asko Hondarroa 2011 urtekariaren egileak be bazarete. Herriko hainbat emakume talderi zuen laguntza eskatu genizuen, eta bai erantzun be», esan zuten, esker oneko, OHZkoek. Trukean, edukian parte hartu zuten guztiek jaso zuten ale bana.
Ohikoa denez, mardula da bilduma: 216 orrialde dauzka, testu eta argazki otzara zabalagaz.
Eta argazki ikusgarrien artean, ADES espeleologia taldekoek ataratakoak. Oier Gorosabel eta Unai Zeberio espeleologoek zabal eta umore puntuagaz azaldu zuten eurek egindako erreportajea. Jakin-mina be sortu zuten azalpenek, eta ez zen falta izan eskualdean dauden kobazuloen gaineko galderarik.
Horren zein beste gaien gaineko jakin-mina asetu nahi dutenek esku-eskura daukate Hondarroa 2011, Irkaitz, Idiakez, Zurrumurru, Garoa, Irati eta Udal Turismo Bulegoan. Salmenta prezioa, gainera, iazkoa izango da: 10 euro.