Mendexarrak be, Gabonetan kantuan
Adin guztietako mendexarrak batuta, etxerik etxe atarako dira abenduaren 24an eta hurrengo egunetan be egongo dira ekimenak
Herri askotan bezalaxe, Mendexan be, abenduaren 24an kantua izango da nagusi. Azkan urteetan ohi duen legez, Jai Batzordeak adin guztietako herritarrak batuko ditu etxez etxe Gabon kantak kantatzen aritzeko. Kantaldiari hasiera emoteko, herriko plazan batuko dira nahi duten herritar denak, 15:00etan. Eta kantuan ariko dira, Olentzeroren ongietorri ordua heldu arte, hau da, 19:00etara arte. Olentzerogaz batera, Mari Domingi be etorriko da. Eguberri Egunean literatur lehiaketako sariak banatuko dituzte. Gaia ondokoa zen: Mendexar baten istoria, eta epea amaitzean, behar bi zituzten jasoak. Gabonekin jarraituta, hilaren 29a Umeen Eguna izango da: 17:30ean, Irrien lagunekin kanta eta dantza izango da aukeran, eta ostean, txokolate jana denentzat.