‘Ostiralak Debegesan’ jardunaldiek jarraipena edukiko dute 2012an
Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak profesionalei zuzendutako jardunaldiak antolatzen jarraituko du 2012 urtean, Ostiralak Debegesan izeneko ekimenaren baitan. Hartara, datorren urtarriletik aurrera eskainiko diren jardunaldien egute...
Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak profesionalei zuzendutako jardunaldiak antolatzen jarraituko du 2012 urtean, Ostiralak Debegesan izeneko ekimenaren baitan.
Hartara, datorren urtarriletik aurrera eskainiko diren jardunaldien egutegia prestatzen ari dira egunotan.
2011 urteak emaitzak onak utzi ditu garapen agentziak jakitera eman duenez: Debegesak 23 jardunaldi antolatu ditu, eta 465 lagunek hartu dute parte guztira. Saioz saio, era guztietako gaiak landu dituzte: ingurumen legedia, Internet eta teknologia berriak, marketinga, birgaitze jasangarria eta datuen babesa, besteak beste.
Marketingaren garrantzia
Arrakasta handiena Marketing on-line izeneko jardunaldiak eduki du, 48 parte hartzailerekin. Birgaitze lan jasangarriak 40 parte hartzaile batu zituen eta Komunikazioa eta salmentak, 30.
Saio hauek Debabarreneko enpresa eta ekintzaileei zuzenduta daude, profesionalek eguneroko lanean jorratzen dituzten gaietan sakontzea eta hobetzen laguntzea helburu hartuta.
Informazio gehiago, www.debegesa.com helbidean eta 943-82 01 10 telefono zenbakian.