Paia eta Uranga izango dira presoen alde egingo den bertso afarian
‘Egin dezagun bidea’ ekimenaren barruan antolatutako bertso afaria Mendibarren frontoian (Berriatua) egingo dute, abenduaren 29an
Fredi Paia eta Jokin Uranga. Horiek dira presoen alde egingo den bertso afariko kartela osatzen duten bertsolariak. Bertso afaria Egin dezagun bidea ekimenaren baitan antolatu dute, eta abenduaren 29an izango da. Frontoiko akustika hobetzeko egindako obren ostean, gune horixe izango da ekimenerako aukeratua. Afaria 22:00etan hasiko da. Antolatzaileek lehenbailehen izena emotea gomendatu dute. «Aldez aurretik izena emotea derrigorrezkoa izango da, zenbat izango garen jakiteko», esan dute. Prezioa 18 eurokoa da. Horregaz batera, hilaren 31n, 20:00etan, udaletxe aurrean, presoen aldeko elkarretaratzea egongo dela jakinarazi dute, eta urtarrilaren 7an, 15:30ean, autobusa egongo da Bilbon egingo den mobilizaziora joateko.