Arbe eta Gandiagarentzat izan da Gabon Saria
Gabonetako zesta-punta txapelketak zapore ona utzi dute zaleen artean. Final lehiatua jokatu zen Markina-Xemeinen, eta azkanean, Arbe eta Gandiaga izan ziren nagusi Markina-Xemeingo Gabon Saria txapelketan. Goitia eta Salegi faboritoak baziren be, Mark...
Gabonetako zesta-punta txapelketak zapore ona utzi dute zaleen artean. Final lehiatua jokatu zen Markina-Xemeinen, eta azkanean, Arbe eta Gandiaga izan ziren nagusi Markina-Xemeingo Gabon Saria txapelketan.
Goitia eta Salegi faboritoak baziren be, Markina-Xemeingo Uni frontoiko markagailua Arbe eta Gandiagaren aldekoa izan zen finalean. Bikoteak bardinduta ibili ziren momentu askotan, baina Arbek eta Gandiagak aurrea hartu zuten guztietan. Azkanean, 29 eta 35eko emaitzagaz lortu zuten garaipena.
Gabon Sariaren finalen ondoren, Bailo nafarrak profesional mailan debutatu zuen, eta ezohikoa den arren, garaipenagaz sinatu zuen profesionalen mailarako jauzia. Noaindarrak eta Egigurenek 35 eta 32 irabazi zieten Garcia eta Hernandezi. 30. tantoan egon zen azken bardinketa. Handik aurrera, tantoak lotzen joan ziren Bailo eta Egiguren. Nafarrak, herritarren babesa izan zuen partidu guztian.