Urtero legez, kanpai hotsek iragarriko dute Barinagako San Anton jaien hasiera. Datorren zapatuan, domekan eta martitzenean, San Anton Egunean, ospatuko dituzte festak. Barritasunik ez dakar aurtengo egitarauak, baina bai urtero harrera on-ona izaten duten ekimenak. Halan, 16:30ean hasita, zapatuan jokatuko da, Kontzeju Zaharrean, urteroko Briska Txapelketa. Izen emotea 10 eurokoa izango da aurten be, eta sariak hurrengoak izango dira: 110 euro eta txapela irabazleentzat; 80 euro bigarrenentzat; 60 euro hirugarren geratzen den bikotearentzat, eta Santa Mañeko gazta bi laugarrenentzat. Txapelketagaz gainera, sanantonetako afari-erromeria jendetsua be zapatuan ospatuko dute barinagatarrek. Gardokiren musikak alaituko die jaia, eta autobusa edukiko dute Markina-Xemeindik eta Etxebarritik joan- etorria egiteko. Gainera, autobusa doan izango da. Afari-erromerian izena emon nahi dutenek gaur izango dute azken aukera, eta horretarako Kontzeju Zaharra tabernara deitu beharko dute ahalik eta arinen. Bertso Jaialdia Domeka goizean meza eta umeentzako itsulapiko apurtzea egongo dira, eta arratsaldean, barriz, Bertso Jaialdia. Azken urteetan arrakasta handia izaten dabilen ekimena da Bertso Jaialdia. Barinagako bizilagunez gainera, beste herrietako bertsozaleek be betetzen dute auzoko eliza nagusia. Aurten, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Arkaitz Estiballes eta Julio Soto bertsolarien saioa izango dute, betiko modura, Jose Felix Zamakola abadeak gidatuta. 17:30ean izango dute hitzordua. Erretiratuen bazkaria San Anton Egunean 12:30etako mezaren [...]
Abaroa kaleko 5. zenbakiko loteria saltokira etorri da Erregeetako loteriaren sarietako bat. Saltoki horretan saldu zuten osorik 88.690 zenbakia, eta bere serieak ¬hamar txartel¬ 14.000 euroko saria izan du. Urtarrilaren 6an ospatu zen Espainiako Err...
Itsasargiko Interpretazio Zentroa zabalik dago barriro. Gabonak aurretik egondako ekaitzak kalteak eragin zituen itsasargian, eta nahiz eta Gabonetako oporraldiagaz bat egin, segurtasuna bermatzeko, Itsasargia publikoarentzako itxita mantentzea erabaki...