Itsasargiko interpretazio zentroa zabalik
Itsasargiko Interpretazio Zentroa zabalik dago barriro. Gabonak aurretik egondako ekaitzak kalteak eragin zituen itsasargian, eta nahiz eta Gabonetako oporraldiagaz bat egin, segurtasuna bermatzeko, Itsasargia publikoarentzako itxita mantentzea erabaki...
Itsasargiko Interpretazio Zentroa zabalik dago barriro. Gabonak aurretik egondako ekaitzak kalteak eragin zituen itsasargian, eta nahiz eta Gabonetako oporraldiagaz bat egin, segurtasuna bermatzeko, Itsasargia publikoarentzako itxita mantentzea erabaki zuen Udalak.
Oineztuek kalteak eragin zituen, besteak beste, Lekeitiotik Elantxobera bitartean bidaia birtuala egiten duen Goizeko Izarra itsasontziaren simulagailuan, eta konpondu bitartean Itsasargi guztia mantendu dute itxita.
Konponketak eginda, barikuan zabaldu zituen ateak barriro itsasargiak, eta asteburuan martxan egon dela jakitera emon dute arduradunek.