Ekoargazki lehiaketako argazkiak ikusgai jarri dituzte Uhagonen
Ekozain ekologia taldeak antolatutako Ekoargazki lehiaketaren argazkiak ikusgai daude Uhagon Kulturguneko lehenengo solairuan. Aurtengo lehiaketan parte hartu duten 21 parte hartzaileen argazkiekin bete dituzte hormak, eta irabazleenak tamaina handian ikus daitezke. Urtero maila handiko argazkiak egoten dira Ekoargazki lehiaketan, baina aurten aukeraketa be zaila egin zaio epaimahaiari. Bost lagun arduratu dira aukeraketaz: Gorka Fundazuri zinegotzia, Karmelo Undurraga argazkilaria eta Ainhoa Egaña, Jaione Ampudia eta Lorea Etxaburu. «Argazki polit asko egon dira, eta gaia ondo adierazten jakin dute parte hartzaileek», azaldu du Etxaburuk. Aukeraketa eginda, nagusien mailako bilduma onenaren saria Marisol Ibarluzearentzat izan da. Gehien gustatu zitzaion bilduma aukeratu zuen epaimahaiak lehenengo, eta gero gaika egin zuten aukeraketa. Harrobien gaiko argazkia aho batez aukeratu zuen epaimahaiak. Jesus Amasek ataratako argazkia epaimahaikide guztiei gustatu zitzaien eta berehala hartu zuten erabakia. Beste gaiei dagokienez, Bego Ibarzabalen erromarari emon diote saria, Jesus Mari Leteren ermita izan dute gustuko eta Hugo Urriolabeitiaren Perspektiba saritu dute. Gai libreetan, barriz, Itxaso Lopez de Bergara eta Jon Andoni Aristi izan dira aurtengo sarituak. Gaztetxoak Nagusien modura, gazteek be argazki dotoreak aurkeztu dituzte Ekozainen lehiara. Bilduma onenaren saria Amaia Unamunorentzat izan da, eta jarritako gaietan Aitor Pagaldai eta Ander Urriolabeitia izan dira nagusi. Gai libreetan, bestalde, June Arostegi izan [...]
Ekozain ekologia taldeak antolatutako Ekoargazki lehiaketaren argazkiak ikusgai daude Uhagon Kulturguneko lehenengo solairuan. Aurtengo lehiaketan parte hartu duten 21 parte hartzaileen argazkiekin bete dituzte hormak, eta irabazleenak tamaina handian ikus daitezke.
Urtero maila handiko argazkiak egoten dira Ekoargazki lehiaketan, baina aurten aukeraketa be zaila egin zaio epaimahaiari. Bost lagun arduratu dira aukeraketaz: Gorka Fundazuri zinegotzia, Karmelo Undurraga argazkilaria eta Ainhoa Egaña, Jaione Ampudia eta Lorea Etxaburu. «Argazki polit asko egon dira, eta gaia ondo adierazten jakin dute parte hartzaileek», azaldu du Etxaburuk.
Aukeraketa eginda, nagusien mailako bilduma onenaren saria Marisol Ibarluzearentzat izan da. Gehien gustatu zitzaion bilduma aukeratu zuen epaimahaiak lehenengo, eta gero gaika egin zuten aukeraketa. Harrobien gaiko argazkia aho batez aukeratu zuen epaimahaiak. Jesus Amasek ataratako argazkia epaimahaikide guztiei gustatu zitzaien eta berehala hartu zuten erabakia. Beste gaiei dagokienez, Bego Ibarzabalen erromarari emon diote saria, Jesus Mari Leteren ermita izan dute gustuko eta Hugo Urriolabeitiaren Perspektiba saritu dute. Gai libreetan, barriz, Itxaso Lopez de Bergara eta Jon Andoni Aristi izan dira aurtengo sarituak.
Gaztetxoak
Nagusien modura, gazteek be argazki dotoreak aurkeztu dituzte Ekozainen lehiara. Bilduma onenaren saria Amaia Unamunorentzat izan da, eta jarritako gaietan Aitor Pagaldai eta Ander Urriolabeitia izan dira nagusi. Gai libreetan, bestalde, June Arostegi izan da onena.
XI. Ekoargazki lehiaketako gaia Markina-Xemeingo bideetatik izan da, eta Santiago bideko zatiak, bide zidorrak eta baso bideak harrapatu dituzte partaideek euren kamerekin. Argazkiak urtarrilaren 15era arte egongo dira ikusgai.