Maderaseko beharginak, kalte-ordaina kobratu barik
Eusko Jaurlaritzak onartutako lan erregulazio espedientea bete eta kalean daude abenduaren 31tik Maderas de Lekeitioko beharginak. Kaleratu zituztenetik hamabost egun beteko diren arren, beharginek oraindik ez daukate kaleratzearen kalte-ordainaren barririk. Horretaz gainera, lau hilabete geratu zaizkie kobratzeko, eta noiz ordainduko dieten ez dakite. Espainiako Gobernuak lan erreforma indarrean jarriz geroztik dagoen araudi barria kontuan hartuta, lan egindako urte bakoitzeko hogei egun kobratuko dituzte Maderas de Lekeitioko beharginek: egun horietatik hamabi enpresak ordaindu behar ditu, eta Fogasa soldatak bermatzeko funtsak osatuko ditu gainerako zortzi egunak. Halanda be, enpresak likidezia falta badu, Fogasa egin liteke guztiaren erantzule; beharginek, ordea, ez dute argi zer gertatuko den. Egoera gogorra Maderas de Lekeitio enpresatik kaleratu dituzten 21 beharginak 50 urtetik gorakoak dira eta, bataz beste, 54 urte dituzte. Horrek egoera okerragoa egiten du. «Langabezia zerrendetan eman dugu izena eta, behintzat, momentuz, laguntza hori izango dugu», esan dute beharginek. Kaleratuen artean badaude 55 urtetik gorakoak be. Horien kasuan, langabeziaren diru laguntza jasotzen duten bitartean, kotizazioa enpresak ordaindu beharko duela jakitera emon dute beharginek. Enpresa Maderas de Lekeitioko produkzioan zeuden behargin guztiak kaleratu badituzte be, enpresak ez ditu ateak itxiko. Kudeatzaileaz gain komertzial bat geratu da beharrean Lekeitioko enpresan, stock-ean dagoen materialari irtenbidea emoteko. «Enpresaren asmoa aurrera [...]
Eusko Jaurlaritzak onartutako lan erregulazio espedientea bete eta kalean daude abenduaren 31tik Maderas de Lekeitioko beharginak. Kaleratu zituztenetik hamabost egun beteko diren arren, beharginek oraindik ez daukate kaleratzearen kalte-ordainaren barririk. Horretaz gainera, lau hilabete geratu zaizkie kobratzeko, eta noiz ordainduko dieten ez dakite.
Espainiako Gobernuak lan erreforma indarrean jarriz geroztik dagoen araudi barria kontuan hartuta, lan egindako urte bakoitzeko hogei egun kobratuko dituzte Maderas de Lekeitioko beharginek: egun horietatik hamabi enpresak ordaindu behar ditu, eta Fogasa soldatak bermatzeko funtsak osatuko ditu gainerako zortzi egunak. Halanda be, enpresak likidezia falta badu, Fogasa egin liteke guztiaren erantzule; beharginek, ordea, ez dute argi zer gertatuko den.
Egoera gogorra
Maderas de Lekeitio enpresatik kaleratu dituzten 21 beharginak 50 urtetik gorakoak dira eta, bataz beste, 54 urte dituzte. Horrek egoera okerragoa egiten du. «Langabezia zerrendetan eman dugu izena eta, behintzat, momentuz, laguntza hori izango dugu», esan dute beharginek.
Kaleratuen artean badaude 55 urtetik gorakoak be. Horien kasuan, langabeziaren diru laguntza jasotzen duten bitartean, kotizazioa enpresak ordaindu beharko duela jakitera emon dute beharginek.
Enpresa
Maderas de Lekeitioko produkzioan zeuden behargin guztiak kaleratu badituzte be, enpresak ez ditu ateak itxiko. Kudeatzaileaz gain komertzial bat geratu da beharrean Lekeitioko enpresan, stock-ean dagoen materialari irtenbidea emoteko. «Enpresaren asmoa aurrera egitea da, egurraren sektoreagaz zer gertatzen den ikusteko», azaldu dute beharginek. Gainera, beharra sartuz gero, bertan egondako beharginak hartzeko borondatea erakutsi duela aitatu dute. «Berbaz hartutako konpromisoa izan da».
Maderas de Lekeitio enpresaren modura, Bizkaian azken urteetan egurraren sektoreko hainbat enpresa eta zerrategi txiki itxi dituzte, eta beste hainbat zarratzeko bidean daude; Muxikako Inama S. A, esate baterako. Gainera, sektoreko enpresa askok irauteko arazoak dituzte; Muxikako Ebaki XXI S. A edota Eako Egoin S. A, tarteko.