Ondarroako Udalak batzar irekian emongo du, lehen aldiz, aurrekontuen barri
Herritarren eskaerak eta iradokizunak auzobatzarretan jaso ostean, Herritxarren Batzarrean azalduko ditu Ondarroako Udalak 2012 urteko aurrekontuak. Kofradia Zaharrean izango da ekimena, datorren zapatuan, 17:30ean. Herritxarren Batzarraren helburua, h...
Herritarren eskaerak eta iradokizunak auzobatzarretan jaso ostean, Herritxarren Batzarrean azalduko ditu Ondarroako Udalak 2012 urteko aurrekontuak. Kofradia Zaharrean izango da ekimena, datorren zapatuan, 17:30ean.
Herritxarren Batzarraren helburua, hortaz, aurtengo aurrekontua onartzeko jarraitutako irizpideak eta ibilbidea azaldu eta aurrekontu horretako dirua zertan erabiliko den herritarrei azaltzea izango da. Auzobatzarretan legez, herritarrek galderak zein eskaerak egiteko tartea edukiko dute. «Ekimen barritzaile honekin, estreinako, herritarrek danona den dirua zertan erabiliko den publikoki jendaurrean entzuteko aukera edukiko dute udal ordezkarien aldetik», esan du udalak.
Atzean, 500 herritarren lana
2012ko aurrekontuak zehazteko prozesu parte hartzailea iaz jarri zuen udalak –Bildu– martxan, uda amaieran: urrian hasi zen prozesua auzoetako batzarrekin. Herritarrek ondo erantzun zuten, bai kopuruz, bai jarreraz, eta oso bilera aktiboak izan ziren, eskaera eta iradokizun askogaz.
Hurrengo hilabetean, azaroan, auzoetako ordezkariekin auzo bilguneak egin ziren. Bertan, auzoetako ekarpenak jaso eta lehentasunak ezarri zituzten, horiek aurrekontuetan lekua eduki zezaten.
Era berean, arloetako batzordeak be aurrekontuei begira aritu dira beharrean. 500 bat ondarrutarrek parte hartu dute aurrekontuen prestaketan.