Parte hartzearen gainean jardungo du Igor Ahedok Dzaparten
Parte hartzearen garrantzia zabaltzeko bidean, hitzaldia antolatu du barikurako Lekitto Bixirik herri plataformak. Mobimenduak eitten dau bizija izeneko saiora EHUko Zientzia Politikoko irakaslea, Parte Hartuz-eko demokrazia parte hartzaileari buruzko ...
Parte hartzearen garrantzia zabaltzeko bidean, hitzaldia antolatu du barikurako Lekitto Bixirik herri plataformak. Mobimenduak eitten dau bizija izeneko saiora EHUko Zientzia Politikoko irakaslea, Parte Hartuz-eko demokrazia parte hartzaileari buruzko ikerketa taldeko partaide eta Kukutzako sortzaileetako bat izan den Igor Ahedo gonbidatu dute, parte hartzearen esperientzien barri emon dezan. «Ez da espreski Kukutzari buruzko hitzaldia izango, baina, bertako esperientziatik abiatuta, herritarren parte hartzea landuko da», azaldu dute antolatzaileek.
Hitzaldia 20:00etan izango da, Dzaparten.