Maitasun eta mugen gaineko hitzaldia barikuan Lekeition
Umeen arimaren zaintzaren ikuspuntutik, ¬El Cuidado del Alma Infantil, CAI¬Amor y Limites izeneko hitzaldia emongo du Cristobal Gutierrez Navasek. Umeen arima kontuan hartuta, hauek hazteko beste modu bat dagoela erakutsiko du kataluniarrak. «Ume ba...
Umeen arimaren zaintzaren ikuspuntutik, ¬El Cuidado del Alma Infantil, CAI¬Amor y Limites izeneko hitzaldia emongo du Cristobal Gutierrez Navasek. Umeen arima kontuan hartuta, hauek hazteko beste modu bat dagoela erakutsiko du kataluniarrak.
«Ume batek gehiegi molestatzen duenean, ez ditu mugak eskatzen, maitasuna baizik. Eta eskatzen duen maitasun hori ez dago zigorrean edo goraipamenean oinarrituta, arimara ailegatzen den maitasunean baino». Horixe da umeen inguruko alorretan helduak hezten 30 urte dabilen Cristobal Gutierrez adituak diona, eta horren inguruan jardungo du bihar, 19:00etan, kultur etxean emongo duen hitzaldiak.
Umeekin hartu emona duten guztientzat, aita, ama eta hezitzaileentzat «interesgarria eta gomendagarria» dela azpimarratu dute antolatzaileek.