Janari bilketak ipini du martxan Sahararen aldeko astea Ondarroan
Astelehenean hasi zuen ibilbidea Sahararen aldeko elkartasun asteak, ikastetxeetan, jateko dendetan, gaztelekuan eta udaletxean martxan dagoen janari bilketagaz. Jatekoa hilaren 28ra arte batuko da, gero saharar errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko. Urtero egiten den ekimen horri lotuta, aurten, Sahararen aldeko astea antolatu nahi izan dute Txirrimorraskik, Sahelak, Errebala Txikine gaztelekuak, Antiguako Ama erretiratuen elkarteak eta udal aniztasun batzordeak. Elkartasun astearen baitan, udan Saharako umeak Euskal Herrira ekartzearen garrantzia azpimarratu dute antolatzaileek. Azaldu dutenez, 2011n lau ume sahararrek pasatu zuten uda Ondarroan. Aurten, ume gehiago izatea nahi da. «Familia ondarrutarrak animatu nahi ditugu». Gogoratu dute ume bat ekartzearen esperientzia alde bientzat dela positiboa, eta ez dagoela baldintza berezirik bete beharrik. Udan Saharatik ume bat ekartzeko Sahelako hurrengo telefono zenbakira deitu behar da: 666 427 708. Alkartasun astea Urtarrilak 16-28. Janari bilketa ikastetxe, jateko denda, Gazteleku eta udaletxean. Urtarrilak 19. 19:00etan, Gaur egungo egoera Saharan hitzaldia Kofradia Zaharrean, Askapenako brigadista bategaz. Urtarrilak 20. Gaztetxean, 21:00etatik aurrera, afari sahararra; 23:00etan, dokumentala. Urtarrilak 21. Gaztelekuan: Saharako kamisetak margotu eta Saharan egon diren herriko bi gazteren testigantzak entzungo dira. Dokumentala. Urtarrilak 24. Eman lata bideoa ikastetxeetan. 19:00etan, dokumentala Antiguako Ama erretiratuen egoitzan. Urtarrilak 28. Eman lata eguna. 11:00etatik aurrera, Itsasaurren, jaima sahararra eta tea, eskulan tailerra eta [...]
Astelehenean hasi zuen ibilbidea Sahararen aldeko elkartasun asteak, ikastetxeetan, jateko dendetan, gaztelekuan eta udaletxean martxan dagoen janari bilketagaz.
Jatekoa hilaren 28ra arte batuko da, gero saharar errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko. Urtero egiten den ekimen horri lotuta, aurten, Sahararen aldeko astea antolatu nahi izan dute Txirrimorraskik, Sahelak, Errebala Txikine gaztelekuak, Antiguako Ama erretiratuen elkarteak eta udal aniztasun batzordeak.
Elkartasun astearen baitan, udan Saharako umeak Euskal Herrira ekartzearen garrantzia azpimarratu dute antolatzaileek. Azaldu dutenez, 2011n lau ume sahararrek pasatu zuten uda Ondarroan. Aurten, ume gehiago izatea nahi da. «Familia ondarrutarrak animatu nahi ditugu». Gogoratu dute ume bat ekartzearen esperientzia alde bientzat dela positiboa, eta ez dagoela baldintza berezirik bete beharrik. Udan Saharatik ume bat ekartzeko Sahelako hurrengo telefono zenbakira deitu behar da: 666 427 708.
Alkartasun astea
Urtarrilak 16-28. Janari bilketa ikastetxe, jateko denda, Gazteleku eta udaletxean.
Urtarrilak 19. 19:00etan, Gaur egungo egoera Saharan hitzaldia Kofradia Zaharrean, Askapenako brigadista bategaz.
Urtarrilak 20. Gaztetxean, 21:00etatik aurrera, afari sahararra; 23:00etan, dokumentala.
Urtarrilak 21. Gaztelekuan: Saharako kamisetak margotu eta Saharan egon diren herriko bi gazteren testigantzak entzungo dira. Dokumentala.
Urtarrilak 24. Eman lata bideoa ikastetxeetan. 19:00etan, dokumentala Antiguako Ama erretiratuen egoitzan.
Urtarrilak 28. Eman lata eguna. 11:00etatik aurrera, Itsasaurren, jaima sahararra eta tea, eskulan tailerra eta Porrotx eta Marikalanbreren bisita.