Lekeitioko zinegotzien partidak %28ko jaitsiera izango du
Batzorde eta osoko bilkuretara etortzeagatik zinegotziei dagozkien esleipenak asistentziaren arabera jasotzeko proposamena onartu du Lekeitioko Udalak. Orain arte, zinegotziei dagozkien esleipenak onartzeko partida urtean bi zatitan banatzen zen zinego...
Batzorde eta osoko bilkuretara etortzeagatik zinegotziei dagozkien esleipenak asistentziaren arabera jasotzeko proposamena onartu du Lekeitioko Udalak. Orain arte, zinegotziei dagozkien esleipenak onartzeko partida urtean bi zatitan banatzen zen zinegotzien artean, eta Bilduko udal taldearen ustez, dieta horiek asistentziagatik izanik, batzorde eta osoko bilkuretarako egiten den lana da neurtu behar dena.
EAJko udal taldeagaz batera, lau neurri hartzea erabaki dute: asistentziarako gordetako partida murriztu egingo dute %28an, eta beraz, 48 euroko dieta jasoko lukete zinegotziek, batzordeburuaren kopurua handiagoa izango da, zinegotziena baino %20 gehiago, eta beraz, 57,6 euro kobratuko dute, kitapena hiru hilabetero egingo dute, eta liberazioa dutenek ez dituzte dieta horiek jasoko.
Proposamenaren helburua zinegotziek saria asistentziaren arabera jasotzea bada be, kontuan izango dute egindako lana. Hau da, bere ekarpena idatziz pasatu edo batzordeburu edo teknikariekin aurrez egon ahalko dute zinegotziek euren ekarpena egiteko, eta batzordera ez badoaz be, dieta kobratuko dute, egindako beharraren ordain modura.