‘Mutriku 2022’ garapen egitasmoa aurkeztuko da bihar
Mutriku 2022 garapen iraunkorrerako estrategiak proiektua prest dauka Mutrikuko Udalak, azken hilabeteetan herriaren garapen sozio-ekonomikoaren gaineko lanketa sakona egin ondoren. Aurkezpen ekitaldia etzi izango da, Zabiel Kultur Etxean, 19:00etan....
Mutriku 2022 garapen iraunkorrerako estrategiak proiektua prest dauka Mutrikuko Udalak, azken hilabeteetan herriaren garapen sozio-ekonomikoaren gaineko lanketa sakona egin ondoren. Aurkezpen ekitaldia etzi izango da, Zabiel Kultur Etxean, 19:00etan.
Diagnostiko adostutik abiatuta – herriaren egoera sozio-ekonomiko larria–, zortzi lan talde eratu direla jakin eragin du udalak: nekazaritza, merkataritza-ostalaritza, industria, artisau arrantza, akuakultura, itsas turismoa eta kontserba industria. Beraietan 90 herritarrek eta 80 adituk hartu dute parte, hainbat proposamen landuz.
«Herritar guztien parte hartzea nahi da», adierazi dute udal ordezkariek aurkezpenera joateko deia eginaz.