Nagore Osoro, Orkatz Beitia eta arraun elkarteko mutil nagusiak dira 2011ko kirolari onenak
2011 urteko kirolaririk onenek badaukate izena. Nagore Osoro Zumaia Arraun Taldeko patroia eta Orkatz Beitia atleta dira urteko kirolari onenak, eta Ondarroako Arraun Ekarteko nagusien mailako mutilen taldea kirol talderik onena. Kirol sariek, gainera, aipamen berezia egin diote Elena Fernandez Ondarru Igeri Taldearen sortzaileari, «kirol arloan urteetan egindako beharragatik». Nagore Osorok ez du aurkaririk eduki emakume kirolari onena aukeratzeko monentuan. Zumaia Arraun Taldeko patroiak Euskotren ligako bandera bat irabazi zuen iaz, eta Kontxako ikurrinean 3.postuan gelditu ziren, lehenengo jardunaldian izugarrizko estropada egin eta lehenengoak gelditu ostean. Gizonezkoen mailan, Orkatz Beitiak eroan du saria. Iaz parte hartu zuen Euskal Herriko txapelketa guztietan eskuratu zuen urrea, neguan 60 metroetan, eta udan 100 zein 200 metroetan. Espainiako txapelketetan lau lehenengo postu eta bi hirugarren postu egin zituen. Bat edo bat aipatzearren, neguko Espainiako Txapelketan, brontzea eskuratu zuen 60 eta 100 metroetan. Txapelketa berean, 4×100 metroetan, urrea irabazi zuen Beitiak Playas de Castellonegaz. Alkarte beragaz, 2. postua lortu zuen kluben arteko Europako Txapelketan. Beitiagaz batera, Alain Colunga arraunlaria, Txomin Bustindui triatleta eta Iñigo Martinez futbol jokalaria proposatu dituzte herritarrek sariketarako. Lau ikurrin, sari bat Talde onenaren saria Ondarroako Arraun Elkarteko nagusien mailako mutilei emotea erabaki du kirol batzordeak, «gaur egungo arraun mundu profesionalizatuan herriko [...]
2011 urteko kirolaririk onenek badaukate izena. Nagore Osoro Zumaia Arraun Taldeko patroia eta Orkatz Beitia atleta dira urteko kirolari onenak, eta Ondarroako Arraun Ekarteko nagusien mailako mutilen taldea kirol talderik onena. Kirol sariek, gainera, aipamen berezia egin diote Elena Fernandez Ondarru Igeri Taldearen sortzaileari, «kirol arloan urteetan egindako beharragatik».
Nagore Osorok ez du aurkaririk eduki emakume kirolari onena aukeratzeko monentuan. Zumaia Arraun Taldeko patroiak Euskotren ligako bandera bat irabazi zuen iaz, eta Kontxako ikurrinean 3.postuan gelditu ziren, lehenengo jardunaldian izugarrizko estropada egin eta lehenengoak gelditu ostean.
Gizonezkoen mailan, Orkatz Beitiak eroan du saria. Iaz parte hartu zuen Euskal Herriko txapelketa guztietan eskuratu zuen urrea, neguan 60 metroetan, eta udan 100 zein 200 metroetan. Espainiako txapelketetan lau lehenengo postu eta bi hirugarren postu egin zituen. Bat edo bat aipatzearren, neguko Espainiako Txapelketan, brontzea eskuratu zuen 60 eta 100 metroetan. Txapelketa berean, 4×100 metroetan, urrea irabazi zuen Beitiak Playas de Castellonegaz. Alkarte beragaz, 2. postua lortu zuen kluben arteko Europako Txapelketan.
Beitiagaz batera, Alain Colunga arraunlaria, Txomin Bustindui triatleta eta Iñigo Martinez futbol jokalaria proposatu dituzte herritarrek sariketarako.
Lau ikurrin, sari bat
Talde onenaren saria Ondarroako Arraun Elkarteko nagusien mailako mutilei emotea erabaki du kirol batzordeak, «gaur egungo arraun mundu profesionalizatuan herriko gazteez osatutako taldeak herrira lau ikurrina ekarri izana» nahikoa meritu dela iritzita: Iberiako Ikurrina, Elantxobeko ikurrina, Avilesekoa eta Donostiakoa. Bederatzi urte irabazi barik egon eta gero, Antiguako Ama garaile izan da 2011n, eta barriro be herritarren grina igarri da han eta hemen jokatu diren estropadetan. KAE 2 ligan hirugarren geratu dira, KAE 1 ligarako igoera lortuz. Aitatzekoa da taldeak bataz besteko 22 urteko adina daukala, KAE mailako gazteena. «Intregazioan be adibide dira, taldean senegaldar bat, kolonbiar bat eta kataluniar bat be egon direlako». Gainera, ez da ahaztu behar, azkan denboraldian alkartea be arraunlariek kudeatu dutela, zuzendaritza aldaketa tarteko.
Talderik onenaren mailan, Koaxi Triatloi Kirol Taldea be egon da sariagatik lehian.
Igeriketari bultzada
Kirol batzordeak aipamen berezia be egin nahi izan du sariketan. Atal honetan Elena Fernandez Ondarru Igeri Taldearen sortzailea izan da aukeratutakoa. «Danok dakigu Ondarroako igeri taldeak zenbat lan egin duen herriaren alde. Urtero itsas zeharkaldia antolatzen dute, eta igerilekuan bertan lehiaketak be bai. Ume asko pasatu dira bertatik, emaitza eta txapelketa asko lortuz. Hori baino garrantzitsuago, bizitzarako baliogarriak diren baloreak lantzen dituzte». Donostiatik etorrita, igeriketari Ondarroan falta zitzaion bultzada emon zion Fernandezek. Horregatik eta taldeak eduki dituen arrakasten «errudun» nagusienetakoa izateagatik emon diote sari berezia.
Aitamen bereziaren saria lortzeko beste izen bi be egon dira mahai gainean: Jabier Urkiri Cubillo eta Txomin Bustindui.