Alde zaharrean autoa ez uzteko kanpaina jarriko du martxan Lekeitioko Udalak
Azken aldian, alde zaharrean gero eta auto gehiago uzten direla ikusita, eta horrek sorrarazi duen kexu eta arazoak eragozteko, herriko zirkulazioa bideratzeko kanpaina hasiko du Lekeitioko Udalak. Lehenengo, informatu egingo dute, eta gero isunak jart...
Azken aldian, alde zaharrean gero eta auto gehiago uzten direla ikusita, eta horrek sorrarazi duen kexu eta arazoak eragozteko, herriko zirkulazioa bideratzeko kanpaina hasiko du Lekeitioko Udalak. Lehenengo, informatu egingo dute, eta gero isunak jartzen hasiko dira.
Lekeitioko alde zaharreko, beheko zein goiko kalean ezin da aparkatu, eta orain arte piboten bidez arautu dituzte kaleen sarrerak. Baina, pibotak hondatu direnetik, gero eta gehiago dira autoa bertan uzten dutenak. Arazo gune batzuk detektatuta dituzte, karga eta deskarga guneak esate baterako, eta Udaltzaingoaren laguntzagaz diagnostikoa egiteko asmoa dauka udalak. «Alde zaharrean oinezkoek dute lehentasuna eta herriaren funtzionamendu egokirako alde zaharra auto barik egotea beharrezkoa da», dio Maitane Larrauri alkateak.
Kanpaina aurrera eroateko lehen pausua alde zaharreko trafikoa arautzen duen ordenantzaren artikulu bat aldatzea izango da, ordenantzaren eta Autoen eta Motorreko Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legeak ezartzen duen arau-hausteen artean kontraesana aurkitu dutelako. Ordenantza aldaketa hori egitea, azken osoko bilkuran onartu zuten, udaleko alderdi bien, ¬Bildu eta EAJ¬, onespenagaz.