Gimnasioa doan probatzeko aukera edukiko dute aulestiarrek
Osasuna eta kirola bultzatu nahia. Hori da Aulestiko Udalak emon duen arrazoi nagusia herritarrei gimnasioa doan erabiltzeko aukera zabalduta. Udalaren azpiegitura herritar guztien eskura egongo da otsailaren 10a bitartean. Aitatutako epea bitartean he...
Osasuna eta kirola bultzatu nahia. Hori da Aulestiko Udalak emon duen arrazoi nagusia herritarrei gimnasioa doan erabiltzeko aukera zabalduta.
Udalaren azpiegitura herritar guztien eskura egongo da otsailaren 10a bitartean. Aitatutako epea bitartean herritar guztiek gimnasiotik pasatu eta hura ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, bertan dauden aparatuak erabili ahalko dituzte. Modu horretan, udalak erabiltzaile kopurua gehitzea be lortu nahi du. «Jendeak ezagutzen ez duena ez du erabiltzen. Guk hurre-hurre duten azpiegitura bati erabilera emoteko aukera luzatu nahi diegu, eta aisialdirako aukera bat gehiago eskaini».
Gainera, hilabete batez, aparatuak erabiltzen erakusteko edota herritarrek eduki dezaketen edozein dudari erantzuteko Xabier Urberuaga herritarra egongo da bertan, martitzenetan eta eguenetan, 18:00etatik 19:30era.
Gimnasioa doan erabiltzen hasteko asmoa duten herritarrek udaletxetik pasatu beharko dute. Bertan, atea zabaldu ahal izateko txartela hartu beharko da. «Bide batez, eta behar izanez gero, informazio osagarria be eskura dezakete erabiltzaileek».
Gustatuz gero, bazkide egiteko aukera edukiko dute aulestiarrek. Kuotak urte guztikoak, sei hilabetekoak edota hiru hilabetekoak izaten dira, eta 2006. urtetik ez dute gorakadarik eduki. Gainera, kuotak ezartzean, famili baten pertsona bat baino gehiago bazkide izatea kontuan hartzen da, baita ikasle izatea be.