Kuku-Habixa Taldeak sukaldaritzako ikastaroa antolatu du
Ekimena urtarrilaren 25ean hasiko den arren, hilaren 20a izango da izena emon ahal izateko azkan eguna
Sukaldatzen ikasteko sei saiotako ikastaroa jarri du aukeran Kuku-Habixak urtea abiatu eta batera.
Ikastaroa urtarrilaren 25ean hasiko da, eta eguaztenero izango da, 19:00etan, herriko txokoan. Irakaslea Jose Maria Garai Pote izango da.
Interesatuek 606 961 626 zenbakira deitu (Nekane) edo kukuhabixa@hotmail.com-era idatzi beharko dute hilaren 20a orduko.