Umeen zine emonaldia dago, barikuan
Trolebu Elkarteari esker, barikuan, 17:30ean, udal areto nagusian, gaztetxoenek eurentzako zineaz gozatzeko aukera edukiko dute. Urtarrilerako kultur egitarauan, lehen bi asteetan gazteei erreparatu diote: aurreko astean, Dr. Dolitle 3 ikusteko aukera ...
Trolebu Elkarteari esker, barikuan, 17:30ean, udal areto nagusian, gaztetxoenek eurentzako zineaz gozatzeko aukera edukiko dute. Urtarrilerako kultur egitarauan, lehen bi asteetan gazteei erreparatu diote: aurreko astean, Dr. Dolitle 3 ikusteko aukera emon zuten; oraingoan, Vamos a la luna filmaren txanda izango da.
Generoa. Animazioa. Familiarterako komedia.
Zuzendaria. Ben Stassen.
Zuzendaritza artistikoa.Jeremie Degruson.
Iraupena. 84 minutu.
Herrialdea. Belgika.
Musika. Ramin Djawadi.
Gidoia. Gina Gallo eta Domonic Parisen gidoian oinarritua.
Sinopsia. CaƱaberal lurmuturretik hurbil dagoen zelai batean, kohete bat eraikitzen ari dira Nat, euli gaztea, eta bere lagun I.Q. eta Scooter. Kohetea euren tamainako da. Natek bere aitonak bizi izandako eta berari kontatutako abenturak ditu gogoan, eta hura bezalako izan nahi du. Apolo 11n sartu eta ilargiraino heltzea da bere plana. Apolo 11 aireratzera doala hiru lagunak barrura sartzea lortzen dute. Euren abentura bizitzera doaz.