Atxulua eta Pepe izan dira Markina-Xemeingo gaztetxeko bertso gudaren irabazleak
Mundu ezezaguneko zaldunak, Lander Ibarluzea Atxulua eta Julen Sololuze Pepe izan dira Akerbeltz gaztetxean lehiatu den Amaiurko Bertso Gudako irabazleak. Buruz burukoa, Kakuetako otso gerlarien kontra jokatu zuten: Gorka Ostolaza Potxis eta Lander San...
Mundu ezezaguneko zaldunak, Lander Ibarluzea Atxulua eta Julen Sololuze Pepe izan dira Akerbeltz gaztetxean lehiatu den Amaiurko Bertso Gudako irabazleak. Buruz burukoa, Kakuetako otso gerlarien kontra jokatu zuten: Gorka Ostolaza Potxis eta Lander San Martin Baltzaren kontra. Bertso, antzerki eta musika, danetarik batu zuen zapatu gabeko saioak.
Amaiurko gaztelu bihurtu zuten gazte asanbladakoak gaztetxea eta bertsolariak Nafarroa Gaztelagandik defendatu behar zuten zaldun bihurtu ziren. Ariketen bitartez, eta jakintsuen mahaiaren ¬epaimahaia¬ erabakiagaz aukeratu zituzten Gaztelaren kontra borroka egitera irtengo ziren bi zaldunak.
Gaztetxea jendez gainezka egon zen. Afarian 85 lagunek parte hartu zuten, eta bertso saiora beste 60 inguru batu ziren.