Etxebarriko haurtzaindegira doazen umeen gurasoek diru-laguntza jasoko dute
Haurreskolara joaten diren umeen gurasoei diru-laguntza emoteko ordenantza onartu du Etxebarriko Udalak. Familiako kide kopurua eta diru sarrerak edukiko dituzte kontuan laguntza emoteko. Horrela, errenta eta familiako kideak kontuan hartuta, lau tarte...
Haurreskolara joaten diren umeen gurasoei diru-laguntza emoteko ordenantza onartu du Etxebarriko Udalak. Familiako kide kopurua eta diru sarrerak edukiko dituzte kontuan laguntza emoteko. Horrela, errenta eta familiako kideak kontuan hartuta, lau tartetan banatu dira diru-laguntza kopuruak: Lehen tartean sartzen direnek, 660 euro jasoko dituzte umea zortzi ordutan haurreskolan badago, eta 495 euro bost ordu egiten baditu bertan, bigarren tartekoek 495 euro ( zortzi ordu daudenak) eta 370 euro (bost ordu daudenak) kobratuko dituzte, hirugarren tartekoek 330 euro (zortzi ordu daudenak) eta 247 euro (bost ordu daudenak) jasoko dituzte, eta laugarren tartekoek 165 euro (zortzi ordu daudenak) eta 123 euro (bost ordu daudenak).
Aurtengo aurrekontuetako 5.000 euro erabiliko ditu Etxebarriko Udalak diru-laguntza hori emateko.