Abadiñoko San Blas jaietarako irteera prestatu du Olazarrek
Elkarregaz Abadiñoko San Blas jaietara joateko aukera. Hori da Olazar Kultur Elkarteak urteari hasiera emoteko gizaburutarrei eskaini diena. Irteera otsailaren 3an egingo dute, baina guztia prestatu ahal izateko antolatzaileek lehenbailehen izena emot...
Elkarregaz Abadiñoko San Blas jaietara joateko aukera. Hori da Olazar Kultur Elkarteak urteari hasiera emoteko gizaburutarrei eskaini diena.
Irteera otsailaren 3an egingo dute, baina guztia prestatu ahal izateko antolatzaileek lehenbailehen izena emoteko eskatu dute. Izena emoteko herriko tabernara jo beharko dute herritarrek eta bihar izango da azkan eguna.
Eguna heltzean, 09:30ean atarako dira Abadiñorantz, eta goiza bertan pasatu ostean, 13:30ean, Armola jatetxean bazkalduko dute. Olazarreko kideek 25 euroren truke eskuratuko dute guztia. Gainontzekoek 10 euro gehiago ordaindu beharko dute.