Otsailari hasiera emoteko umeentzako bi film dakartza Trolebuk
Stefen Fangmeierren Eragon ikustea da bihar arratsalderako Trolebu Elkarteak eskaintzen duen plana. 2006an AEBn egindako filmak akzioa eta fantasia hartzen ditu bere baitan. Adin guztietako ikus-entzuleek ikusteko filma aukeratu dute otsailari hasiera ...
Stefen Fangmeierren Eragon ikustea da bihar arratsalderako Trolebu Elkarteak eskaintzen duen plana. 2006an AEBn egindako filmak akzioa eta fantasia hartzen ditu bere baitan.
Adin guztietako ikus-entzuleek ikusteko filma aukeratu dute otsailari hasiera emoteko, baina bereziki, gazteenak dira filma horren jomuga. 17:30ean, udal areto nagusian eskainiko dute.
Hilaren 10ean, ostera, marrazki bizidunen txanda izango da: Franklin eta lakuko altxorra eskainiko dute.