Sukaldean sartuta dabiltza mendexarrak
Kuku-Habixa taldeak orain arte inoiz antolatu ez bezalako ikastaro baten aldeko apustua egin du: sukaldaritzako ikastaroa jarri du martxan. Herritarrek gustura hartu dute elkartearen ekimena, baita erantzun ona emon be. Lehen saioa joan den astean egin...
Kuku-Habixa taldeak orain arte inoiz antolatu ez bezalako ikastaro baten aldeko apustua egin du: sukaldaritzako ikastaroa jarri du martxan. Herritarrek gustura hartu dute elkartearen ekimena, baita erantzun ona emon be.
Lehen saioa joan den astean egin zuten, txokoan, eta hamabi laguneko taldea osatu zuten. «Beste dozena bat lagun be izena emonda daude, eta bigarren talde bat ataratzea pentsatzen ari gara», jakinarazi dute Kuku-Habixakoek. Lehen saioan, bieirak patata krematan prestatu zituzten. Bigarrenean, untxia eta lebatzagaz aritu dira. «Lehen bost saioetan lehen eta bigarren platerak prestatuko ditugu. Azkan saioa postreetarako erabiliko dugu», azaldu dute. Gainera, saio bakoitzean prestatzen dutenagaz partaideek afaldu egiten dute. «Talde lanean egin eta taldean gozatu. Ikasteaz gain, ondo pasatzeko aukera emoten duenez, ahalik eta gehien aprobetxatuko ditugu saioak». Jose Mari Garai Pote da arduraduna. Hurrengo saioa otsailaren 8an izango da.