Zuhaitz, Landara eta Baserri Tresnerien azoka ospatuko da zapatuan Markina-Xemeinen
10:00etan hasita, baserri tresnak eta landarak erosteko aukera izango dute Zelaiaren ingurura hurreratzen direnek. Salmenta zuzeneko 26 postu jarriko dituzte aurten eta euretatik 21 nekazaritza atalekoak izango dira. Horrela, landara eta zuhaitz salmen...
10:00etan hasita, baserri tresnak eta landarak erosteko aukera izango dute Zelaiaren ingurura hurreratzen direnek. Salmenta zuzeneko 26 postu jarriko dituzte aurten eta euretatik 21 nekazaritza atalekoak izango dira. Horrela, landara eta zuhaitz salmenta gauzatzeko zazpi mintegi, ardi eta ahuntz gaztadun lau ekoizle, ogi eta gozogintzako ekoizle bi, Bizkaiko txakolin eta sagardo ekoizle bat, ezti ekoizle bi, txerrikien ekoizle bat, baserri tresneria saltzaile bat, bitxidun artisau bat, arrain kontserba ekoizle bat eta ortuari ekoizle bat egongo dira azokan.