Gastronomiako protokoloa irakatsiko dute
Bihar hasi eta martxoaren 21era bitartean, eguaztenero 17:30 etik 20:30etara, Gastronomian manerak edo jarduteko moduak zaintzeko protokoloa ikastaroa egongo da Uhagonen. Elikagai, ardo eta menuak, mahaiak zelan jantzi, zelan zerbitzatu eta protokol...
Bihar hasi eta martxoaren 21era bitartean, eguaztenero 17:30 etik 20:30etara, Gastronomian manerak edo jarduteko moduak zaintzeko protokoloa ikastaroa egongo da Uhagonen. Elikagai, ardo eta menuak, mahaiak zelan jantzi, zelan zerbitzatu eta protokoloa erakutsiko ditu, besteak beste, Juan Antonio Bilbao, ETB-ko Menu Estress programako epaimahaikideak. LANDA XXI, Landa inguruko emakumeen elkarteak antolatutako ikastaroan parte hartzeko 94-630 07 69 telefono zenbakira deitu behar da.