Azkenaldian egondako lapurretez ohartarazi du Lekeitioko udaltzaingoak
2.000 euro lapurtu zioten astelehenean bikote bati Lekeitioko Eskolapean. Azken hilabetean gertatzen den bigarren kasua da. Modu bera erabilita, bi lapurreta egon dira azkenaldian. Bi emakume, gobernuz kanpoko erakunde bati laguntzeko sinadurak eskatz...
2.000 euro lapurtu zioten astelehenean bikote bati Lekeitioko Eskolapean. Azken hilabetean gertatzen den bigarren kasua da. Modu bera erabilita, bi lapurreta egon dira azkenaldian. Bi emakume, gobernuz kanpoko erakunde bati laguntzeko sinadurak eskatzen ibili direla jakitera emon du Lekeitioko Udaltzaingoak. «Jendeak sinatzen duen momentua aprobetxatu dute dirua lapurtzeko», azaldu dute. Udaltzaingoak zehaztu duenez, bankutik ateratzen direnak zaindu, eta» trebezia erabilita», dirua kentzen diete. Hori dela eta, kontuz ibiltzeko gomendioa egin du Udaltzaingoak. «Diruak banketxe barruan bertan gorde behar dira leku seguru batean, boltsaren kremaileradun poltsikoan, esate baterako» aholkatu dute. Bestalde, sinadurik ez emoteko esan dute. «Aitzakia besterik ez da-eta hurreratu eta lapurreta egiteko».
Asteleheneko lapurretaz gainera, beste bat be egon zen orain dela bi aste. Orduan, emakume bati 700 euro lapurtu ziotela azaldu du Lekeitioko Udaltzaingoak.