Duatloi talderik onenaren saria lortu du Garraitzek
2011 denboraldiko duatloi talderik onenaren saria jaso zuen joan den zapatuan Garraitz Kirol Taldeak. Euskadiko Triatloi Federazioak urtero antolatzen duen Euskal Herria eta Nafarroako Duatloi zirkuituko lehena geratu da Lekeitioko taldea, eta horren...
2011 denboraldiko duatloi talderik onenaren saria jaso zuen joan den zapatuan Garraitz Kirol Taldeak. Euskadiko Triatloi Federazioak urtero antolatzen duen Euskal Herria eta Nafarroako Duatloi zirkuituko lehena geratu da Lekeitioko taldea, eta horren saria hartu zuten Donostiako Amara plazan. Saria pozik hartu dutela esan du taldeko arduradun Luis Aretxabaletak.