Zuhaitz landareek erosle asko Markina-Xemeingo azokan
Salmenta onak eta jende nahikoa izan zituen gero eta indar handiagoa hartzen doan Zuhaitz, Landara eta Baserri Tresnen azokak zapatuan, Markina-Xemeinen. Hotz handia egin arren, asko izan ziren zuhaitz landareak erostera animatu zirenak. Horretaz gaine...
Salmenta onak eta jende nahikoa izan zituen gero eta indar handiagoa hartzen doan Zuhaitz, Landara eta Baserri Tresnen azokak zapatuan, Markina-Xemeinen. Hotz handia egin arren, asko izan ziren zuhaitz landareak erostera animatu zirenak. Horretaz gainera, eztia, gazta eta ogia izan ziren eskari gehien izan zituzten produktuak.