Pintura errealista erakusketa, Uhagonen
Caballero de la Guerra artistaren lanak ikusgai daude eguenera arte Uhagon kulturgunean. Santurtzaiarraren lana arrakasta handia izaten dabil ikusleen artean errealismo bizi-bizia islatzen duelako. Erakusketako lan gehienen gaia hiria da, eta bertan ik...
Caballero de la Guerra artistaren lanak ikusgai daude eguenera arte Uhagon kulturgunean. Santurtzaiarraren lana arrakasta handia izaten dabil ikusleen artean errealismo bizi-bizia islatzen duelako. Erakusketako lan gehienen gaia hiria da, eta bertan ikus daitezke, besteak beste, Gernika-Lumo edo Durangoko erretratuak. Horretaz gainera, kubismoa, abstrakzioa eta pop-art estiloko lanak be baditu. Erakusketa zabalik dago 17:00etatik 19:00etara.