Vista Alegreko proiektua gelditzeko eskatu dute
32 lagun batu ziren herenegun proiektuaren nondik norakoak aztertzeko eta horren aurka egiteko; ostean jende gehiago batu zen protesta ekimeneko parte zen txitxiburduntzian parte hartzeko. Mahai informatiboak be jarri zituzten
Herenegun 32 lagun elkartu ziren Mendexako Vista Alegre inguruan bertan egin nahi den proiektuaren aurkako jarrera azaltzeko. Proiektuaren kontra daudela esateaz gain, ingurua be gertutik ezagutu zuten bertaratu zirenek.
10:30ean bidegorritik abiatu eta ingurua ezagutu zuten. Vista Alegren udalak egin nahi duen proiektuaren nondik norakoak aztertu ostean, Karraspiora jaitsi ziren denak.
Proiektuaren aurkako plataformako kideak egungo egoera azaldu ostean, aurrera begira be mobilizatzen jarraituko dutela esan zuen. Protesta ekimenaren baitan, txitxiburduntzi, bertsolariak eta triktilariak be egon ziren. Eta mahai informatiboak be jarri zituzten. Eguerdiko ekiemnetara jende gehiago bildu zen. Antolatzaileak “pozik” zeuden protesta ekimenaren ostean.