Inauterietako bazkaritarako izena emoteko epea zabalik dago Mendexan
Inauterietako bazkaritara joan nahi dutenek hilaren 15era arte edukiko dute izena emoteko aukera. Herriko tabernara jo behar da horretarako. Bazkaria Jai Batzordeak eta Kuku-Habixa Elkarteak antolatu dute. Bazkariko menua ondokoa izango da: patatak err...
Inauterietako bazkaritara joan nahi dutenek hilaren 15era arte edukiko dute izena emoteko aukera. Herriko tabernara jo behar da horretarako. Bazkaria Jai Batzordeak eta Kuku-Habixa Elkarteak antolatu dute. Bazkariko menua ondokoa izango da: patatak errioxar erara, haragi bolak eta pastela. Gainera, kafea, ardoa eta txola egongo dira aukeran. Txartelen salneurria ondokoa da: nagusiek 15 euro ordaindu beharko dituzte; umeek, ostera, 8 euro.