Domeka, Markina-Xemeingo inauterietako egun handia
Azken hilabeteetan sekretuan gordetako mozorroak kalera aterako dira domekan. Desfilea 11:30ean egingo da Goiko Portaletik hasita, baina beste hainbat ekimen be egongo dira, Antzar Jokoa, Zaragi Dantza eta Hartza besteak beste. Egitaraua: Zapatua.16:...
Azken hilabeteetan sekretuan gordetako mozorroak kalera aterako dira domekan. Desfilea 11:30ean egingo da Goiko Portaletik hasita, baina beste hainbat ekimen be egongo dira, Antzar Jokoa, Zaragi Dantza eta Hartza besteak beste.
Egitaraua:
Zapatua.16:00etatik 18:00etara mozorro tailerra Uhagoneko erakusketa gelan, adin guztietako ume eta gaztetxoentzat; 19:00etan kantujira kontzekupetik hasita.
Domeka. 09:30ean herriko txistularien kalejira; 10:30ean Markinako Bandaren kalejira; 11:00etan Trikitilarien kalejira; 11:30ean mozorro desfilea Goiko Portaletik hasita Markinako Bandak eta Trikitilariek girotuta; 12:00etan Goiko Portaletik hasita Zerutxuko dantzariak eta hartzak euren ibilaldia eta Zaragi Dantza egingo dituzte; 12:30ean Antzar Jokoa; 13:30ean mozorroen eta antzar jokoko sari banaketa Goiko Portalean; 14:30ean bazkaria Bekobentan; 17:00etan Euskal Karaokea animatzaileek girotuta Goiko Portalean; 18:30etik aurrera Hau Dok Hau txaranga ibiliko da kalerik kale jaia girotzen.