Kalderero Egunagaz hasiko dira aratusteak Lekeition
Kalderero Eguna ospatuko dute bihar Lekeition, aratusteen etorrera iragartzeko. 12:30ean kanpamendua zabalduko dute kaldereroek Isidro Salinas enparantzan eta sasikoipetsugaz hasiko dute eguna. Musikak be izango du bere tartea. Aratuste Alai estudianti...
Kalderero Eguna ospatuko dute bihar Lekeition, aratusteen etorrera iragartzeko. 12:30ean kanpamendua zabalduko dute kaldereroek Isidro Salinas enparantzan eta sasikoipetsugaz hasiko dute eguna. Musikak be izango du bere tartea. Aratuste Alai estudiantina aterako da kalejiran eta Lekitto Musika Bandak kontzertua eskainiko du 12:30ean Nautika aurrean.
Inauteriateko egun handia martitzena izango da. Eskolako eta ikastolako neska-mutilak kalejira koloretsua egingo dute herrian zehar.
Egitaraua:
Zapatua. 10:30ean Aratuste Alai estudiantinaren kalejira; 12:30ean kaldereroan kanpamenduaren zabaltzea Isidro Salinas enparantzan eta sasikoipetsua trikitilariek alaituta; ordu berean, Lekitto Musika Bandaren kontzertua Nautika aurrean eta Eguzkilore jubilatuen abesbatzaren kontzertua Marina eta Baserri tabernetan; Jarrian, Aratuste Alai estudiantinaren kalejira Aratusteetako abesti zaharrak kantatzen; 18:30ean Aratuste Alai estu- diantin kalejira Eusebio Maria Azkue kaletik hasita eta Etorkizuna dantza taldearen kalejira Trinkete aurretik hasita; 20:30ean, Kaldereroen kalejira Aittitta Makurra txarangak animatuta; jarraian, Kaldereroen karroen sari banaketa eta ondoren, diskoteka eta karaokea limoiondoetan.
Domeka. 13:00etatik 15:00etara kalejira, Aittitta Makurra taldeko txikirri-txikirriekin.
Astelehena. 19:30ean Itxaropena dultzaineoen kalejira.
Martitzena.