Umearen arima zaintzeko ikastaroa emongo dute Lekeition
Alaitasunaren eramaileak izeneko oinarrizko ikastaroa emongo du Cristobal Gutierrez CAI Haurraren Arima Zaintzeko ekimenaren bultzatzaileak martxoaren 6tik 9ra, Lekeition. Parte hartzaileek umearen arimara hurbildu eta berau zaintzeko funtsezko ezagutz...
Alaitasunaren eramaileak izeneko oinarrizko ikastaroa emongo du Cristobal Gutierrez CAI Haurraren Arima Zaintzeko ekimenaren bultzatzaileak martxoaren 6tik 9ra, Lekeition. Parte hartzaileek umearen arimara hurbildu eta berau zaintzeko funtsezko ezagutza lortuko dute. Ordutegi bi izango ditu ikastaroak, aukeran: 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. Ikastaroa gurasoei zein guraso ez direnei zuzenduta dago, eta parte hartu nahi duenak bi epe izango ditu izena emoteko: otsailaren 24ra arte eta otsailaren 24a ondoren. Informazio gehiago eskuratzeko 635-711 762 telefonora deitu behar da.