Alaitasunaren eramaileak izeneko oinarrizko ikastaroa emongo du Cristobal Gutierrez CAI Haurraren Arima Zaintzeko ekimenaren bultzatzaileak martxoaren 6tik 9ra, Lekeition. Parte hartzaileek umearen arimara hurbildu eta berau zaintzeko funtsezko ezagutz...
Mutrikuko Danok Bat Pelotazale elkarteak urtero antolatzen duen Binakako Pala Txapelketa Herrikoia abian da berriz ere. Izena emateko epea domekara arte dago zabalik. Txapelketa martxoan hasi eta maiatzean amaituko da. Izena emateko herritarrak Miruait...
Ugaitz Mugertza, Anjel Arrospiderekin batera, aurtengo Urrezko Aizkora Txapelketako finalean egongo da. Finalaurrekoak «gogorrak» izan direla badio ere, finalean «gogotik» saiatuko dela aurreratu du. «Aurkari gogorrak eduki ditugu finalaurrekoetan eta estu ibili gara, baina azkenean finalerako txartela lortu dugu», adierazi du Ugaitz Mugertza aizkolari mutrikuarrak. Izan ere, Mugertzak eta Arrospidek Azurmedi eta Atxutxa II.aren aurka jokatu zuten finalaurrekoa. «Iaz eurek irabazi ziguten eta finalera heldu ziren. Orain mendekua hartu dugu eta atzean utzi ditugu. Iaztik arantza hori gordeta genuen eta oraingoan lortu egin dugu». Baina joan den astean jokatutako norgehiagoka estua izan zela ere gaineratu du mutrikuarrak. «Hortxe-hortxe ibili ginen eta azkenean segundo batzuengatik irabazi genuen. Baina asko sufritu genuen eta hori ere esan egin behar da. Sufrituta heldu gara finalera, baina egindako esfortzuak merezi izan du». Arrospidek eta Mugertzak 19 minutu eta 57 segundo behar izan zituzte proba amaitzeko eta Azurmendik eta Atutxak aldiz 20 minutu eta 39 segundo. Finalera begira Garaipenarekin pozik badago ere, finala ere gogorra izango dela aurreratu du Mugertzak. «martxoaren 4an jokatuko dugu finala eta hor ere gogoz lehiatuko dugu. Baina aurkariak gogorrak dira eta zail egongo da. Dena dela, gu dena ematen saiatuko gara». Mutrikuarrak Joseba Otaegi eta Unai Otaño edukiko ditu finalean aurrez [...]
Sei edukiontzi erre dituzte gaur goizaldean Lekeitioko portuan, eta horrek bi ibilgailu kiskalita geratzea eragin du. Momentuz ez dakite zelan piztu den, baina eragindako sutea izan dela argitu dute. Autoak eroan eta ingurua garbitzen dabiltza be...
Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta, umeentzako egun erdiko irteera egongo da domekan, Aulestiko Iluntzar mendira. 09:30ean izango da irteera, Kai aurretik, eta eguraldiaren arabera, Aulestira, Narira edo Nabarnizera joango dira autoz, eta gero Au...
Ondarroako Udalak Ibaiondo kalean, Txomin Agirre ikastolaren azpian, egin diren aparkalekuetarako 50 eskaera jaso ditu. «Pozik gaude jaso dugun erantzunagaz, azken finean oraindik gauzak zehazteke daude eta behintzat interesa badagoela erakusten du ho...