Binakako Pala Txapelketa izena emateko epea zabalik dago, domekara arte
Mutrikuko Danok Bat Pelotazale elkarteak urtero antolatzen duen Binakako Pala Txapelketa Herrikoia abian da berriz ere. Izena emateko epea domekara arte dago zabalik. Txapelketa martxoan hasi eta maiatzean amaituko da. Izena emateko herritarrak Miruait...
Mutrikuko Danok Bat Pelotazale elkarteak urtero antolatzen duen Binakako Pala Txapelketa Herrikoia abian da berriz ere. Izena emateko epea domekara arte dago zabalik.
Txapelketa martxoan hasi eta maiatzean amaituko da. Izena emateko herritarrak Miruaitz frontoira joan beharko dira eta bertan bikoteko 22 euro ordaindu beharko dute.
Maila bakarra egongo da aurten ere eta 16 urtetik gorako herritar guztiek daukate parte hartzeko aukera.
Denetariko sariak
Aurreko urteetan bezala, aurten ere txapelak, materiala eta garaikurrak izango dira, besteak beste, txapelketan banatuko diren sariak.
Txapelketaren gaineko informazio gehiago jaso nahi duenak ondoko telefono zenbakira deitu beharko du: 617 72 34 56 (Manzisidor).