Hasi dira beharrak Mendexarako bidean
Zarratu dute Mendexarako BI-4449 errepidea. Hilabete eta erdiz egongo da zarratuta. Arraoia, errepidearen segurtasuna eta ikusgarritasuna hobetzeko beharrak dira.
Mendexako Udalak Learri izendatu du obrak zuzentzeko. Gorako bidean ezkerrean gelditzen d...
Zarratu dute Mendexarako BI-4449 errepidea. Hilabete eta erdiz egongo da zarratuta. Arrazoia, errepidearen segurtasuna eta ikusgarritasuna hobetzeko beharrak dira.
Mendexako Udalak Learri izendatu du obrak zuzentzeko. Gorako bidean ezkerrean gelditzen den paretari bi metro jango dizkiote. Lehendabizi, beharginak pareta garbitzeko lanetan ari dira. Behin hori bukatuta, pareta apurtzen hasiko dira.
Errepidea Isuntza zubiaren parean, Karraspiora bidean, gelditzen da. Autobusek be bide horixe erabiltzen dute herrigunera joateko. Orain, osteram ezingo dute igo. Arazoa ekiditeko, udalak autobus txikien zerbitzua jarri du martxan. Autobus txikiak, eta kasu honetan, mendexarrei zerbitzua emoten dien Bizkaibusak koordinatuta egongo dira.
Gainontzeko ibilgailuek Oletatik edo kostako bidetik (Baurdotik) igo beharko dute herrigunera. Bi bideen sarrerak obrako kartel naranjekin markatu dituzte, erabiltzaileek argi ikusteko moduan, eta bertatik zergatik joan behar duten adierazita.