Ingurumenak baiezkoa emon dio Vista Alegreko proiektuari
Diputazioko Ingurumen Sailak Vista Alegreko proiektua begi onez ikusi du. Josu Madariagaren berbetan, proiektuaren justifikazioa egokia egin dute mendexako udaletxetik, eta hori izan da proiektuari oniritzia emoteko arrazoi nagusia. Vista Alegreko proi...
Diputazioko Ingurumen Sailak Vista Alegreko proiektua begi onez ikusi du. Josu Madariagaren berbetan, proiektuaren justifikazioa egokia egin dute mendexako udaletxetik, eta hori izan da proiektuari oniritzia emoteko arrazoi nagusia.
Vista Alegreko proiketuak Karraspio gaineko gunean, Kurlutxu eta Itxaso Etxearen arteko gunean, 150 aparkaleku eta 28 etxebizitza egiteko aukera aurreikusten du. Horrekin batera, bertarako bideak egokitzea jasotzen du egitasmoak, baita parka bat egiteko asmoa be.
Proiektuaren bultzatzaile nagusia Mendexako Udala da, EAJko ordezkarien bozkekin. Bildu aurka agertu da, baita Markina-Xemein eta Lekeitioko Udalak be (Bildu). Hainbat herritar be proiektuaren aurka azaldu dira, eta Gu Behintzat Oinez plataformak deitutako hainbat protesta ekimen be izan dira.