Gizon bat atxilotu dute Markina-Xemeinen, semeari erasotzeagatik
Ertzaintzak 39 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo gauean, etxeko indarkeria egotzita. Ertzaintzak jakitera emon duenez, atxilotuak bere semeri kolonia boteila bategaz eraso egin zion. Ondorioz, semea osasun etxera eroan behar izan zuten. Ertzaintz...
Ertzaintzak 39 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo gauean, etxeko indarkeria egotzita. Ertzaintzak jakitera emon duenez, atxilotuak bere semeri kolonia boteila bategaz eraso egin zion. Ondorioz, semea osasun etxera eroan behar izan zuten. Ertzaintzak, gizona atxilotu eta polizia etxera eroan zuen. Bi delitu leporatu dizkiote: semea erasotu izana eta autoritateari errespetu falta.